ELTZETARTIN Orburuak 2023-01-24
URTARRILA: Orburuak azalore purea eta urdaiazpiko olioarekin
8 orburu
Arrautza ta hirina
Gatza
Frujitzeko olioa
Azalore erdia 300g
100g gurin
50g esnegain (agian gehio)
Piperhautsa
3 urdai xerra
100g oliba olioa (0,4º)
Orburuak garbitu eta egosi (15min). Laurdenetan moztu eta ileak kendu. Arrautzeztatu. Azalorea moztu (intxaur tamainan). Egosi 8 -10 min. Gurina eta gainarekin trituratu. Gatza eta piperhauts pittin bat bota. Urdaiapikoa moztu eta olioan konfitatu.
Hauxe izan da Gaztelu jatetxeko arduradun Haritz Ertzibengoa Gaztelumendik urtarrilerako proposatu duen errezeta.