HITZA 2022-06-27
- Detalles
- 27 Eka
Astelehena izaki, Oarso-Bidasoko Hitzaren zuzendari Urko Etxebesterekin egin dugu eskualdeko albisteen errepasoa.
Astelehena izaki, Oarso-Bidasoko Hitzaren zuzendari Urko Etxebesterekin egin dugu eskualdeko albisteen errepasoa.
Kiolez Blai saio berezia izan dugu gaurkoan. Larunbateko Herri arteko pilota txapelketaren finalaren erreportaia egin du Joxe Miel Lopez Arruabarrenak. Zorionak Oiartzun!
Herri musikan erabiltzen diren soinu-tresna gehienen irakaskuntza ez dago musika hezkuntza arautuko eskolen sarean zabaldua. Hori dela eta Soinueneak bere sorreratik soinu-tresna horiek erakusten dituen eskola martxan jarri zuen. Datorren ikasturteko eskoletan parte hartzeko matrikula zabalik dago. Hori dela-eta Soinueneako Joseba Zabaletarekin, Bittor Carrerarekin eta Leire Retegirekin hitz egin dugu.
Gaurkoan Euskal Herria uretatik ezagutzeko eta gozatzeko proposamena egin digu Sua edizioko arduradun Hektor Ortegak: ibaietatik, kostaldetik,...eta baleak ikusteko aukeraz ere hitz egin dugu Bidaia atalean.