HITZA 2022-05-02
- Detalles
- 02 Mai
Oarso-Bidasoko zuzendari Urko Etxebesterekin egin dugu eskualdeko albisteen errepasoa, astelehenero bezelaxe.
Oarso-Bidasoko zuzendari Urko Etxebesterekin egin dugu eskualdeko albisteen errepasoa, astelehenero bezelaxe.
Musiklika! Une gogoangarriak eragin, gure belarriak goxatu edota gure gorputzak dantzan jarri dituzten euskal abeslari zein taldeei tartetxo bat eskaini edo klika egiteko saioa da. Gaurkoan protagonista Xabier Lete, herriko artista handi eta ezaguna dugu.
Aste Santuko oporretan zabaldu ditu bere ateak Emieta nekazal turismoak. Paraje zoragarri batean kokatua, sendiaren baserria izan dena bisitariekin partekatzea erabaki zuen orain dela urte gutxi Karmele Irastorzak. Emietarekin hasi duen ibilbide berria ezagutzeko gurera gonbidatu dugu.
Entrenamendu Mentalaren atalean gaurkoan, seme-alabek etxeko kabia uzten duteneko doluaz aritu gara Urko Arozenarekin bere bizipena oinarri hartuta.