SF Giants Tickets are available for sale now! Cheap MLB baseball tickets: Purchase Cleveland Indians Tickets Discount Tickets for Jersey Boys Broadway

Entzun online

NEIRA: Edurne Saizar 2022-05-05

NEIRA Edurne Saizar

Edurne Saizarrek musika-proiektu berri bat abiatu du Irati Rivas andoaindarrarekin batera: NEIRA. Amaia Mitxelenarekin duen Bibemol taldea alboratu gabe ekin dio talde berriaren ibilbideari. Oiartzun Irratira gonbidatu dugu proiektua gertutik ezagutzeko.

BOST TEILATU: KRAK

Amancay GaztañagaGeuretik sortuak sorkuntza egitasmoan ondutako film laburrez osatutako Bost teilatu ikusteko aukera izango da igandean Oiartzunen. Bost lan horietako bat dugu Krak film laburra eta bere zuzendarietako bateki, Amancay Gaztañagarekin hitz egin dugu.

Udalaren tartea: Errota eguna

udala logoa

Lehenengoz  Gipuzkoako Errota Eguna ospatuko da maiatzaren 8an. Oiartzunen, Ihurrita Errota Sustatzeko elkarteak Udalaren laguntzarekin ibilbide gidatu bat antolatu du herriko hiru errotatan. Iosune Cousillas, Kultura zinegotziarekin eta Alex Roteta, Ihurrita Errota Sustatzeko elkarteko kidearekin hitz egin dugu xehetasun guztiak ezagutzeko.

ZANA ZALAKO: Leire Galdos

Leire Galdos CardeñosoLeire Galdos Cardeñoso izan da gaurko Zana Zalako gonbidatua. Gurutzeko frontoian hasi omen zen palakin jolasten lau urte zituela eta orduz geroztik bere bizitzan beti egon da frontoiren bat. Txapelketa ugaritan irabazle, pala jokalari bikaina da 21 urteko gaztetxo hau...

Nagusiak

Eguraldia

Eguraldia gure meteorologoa den Joxe Landaren eskutik.

 

Albisteak

Oiartzun Irratiko albisteak. Zuzenean goizeko hamaiketan eta hamabietan. Errepikapena, arratsaldeko hiruretan eta zortzietan

 

http://www.oiartzunirratia.eus/attachments/article/44/albisteak.mp3&autostart=0&autoreplay=0&showtime=1" />

Bilatu

Twitter